Zabalik dago Azeri Bila lasterketako izenematea

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 31a, 00:00

Azeri Bila lasterketa bueltan da.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, ekainaren 21ean berriro korrikalariz beteko da Hernani. 

Bueltan da Azeri Bila! Ekainaren 21ean korrikalariz beteko dira Hernaniko kaleak, eta ibilbide berritua estreinatuko dute. 10 kilometro osatu beharko dituzte korrikalariek, Hernaniko erdigunean hasi, Astigarragara iritsi, eta berriro Hernanira itzulita. 

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta inskripzioa ondorengo estekaren bidez egin daiteke: https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/xxiii-azeri-bila-herri-lasterketa.

Haurren mailako lasterketak ere izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!