Ekainaren 7an Bilbon izango den mobilizaziorako, 'Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki' lemapean, autobusak antolatu dira Hernanitik. Ekainaren 7an autobusak 15:30etan aterako dira Atsegindegitik. Txartelak salgai daude OA gozotegian, Garin tabernan eta Herri Lur dendan 12 eurotan. Igande honetan arropa eta bestelako produktuak saltzeko Gure Eskuk kale nagusian jarriko duen postuan ere autobuserako txartelak eskuragai egongo dira.