Izan Fundaziotik Gizakia Helbururen 40. Urteurrenean Jardunaldiak egingo dituzte gaur Orona Ideoko auditorioan. Ekitaldi hau hausnarketarako eta ikaskuntzarako gunea izango da, mendekotasunetatik haratago doan arreta integrala jorratzeko, osasun, gizarte eta justizia arloetako erreferenteekin batera.
Hizlariak, Iñaki Subijana (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea), Carmen Casas (psikologa), Xabier Lertxundi (medikua) eta Lorena Pidal (psikologa) izango dira. Goizeko 09:00etan hasiko da jardunaldia eta Arreta integrala adikzioetatik haratago izenburupean eskainiko da.
EGITARAUA
HERNANI
GAUR
10:00 'Adikzioak eta justizia terapeutikoa'. Iñaki Subijana.
11:45 'Jatorrizko familia prozesu terapeutikoetan'. Carmen Casas.
15:00 'Adikzioen arreta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean'. Xabier Lertxundi.
16:15 'Jokaerarekiko adikzioak'. Lorena Pidal.