ASTELEHENEAN, ekainak 1, hasiko dira Ibaiondo poligonoa eta Zinkoenea lotzen dituen zubiko obrak, Karabelgo zubikoak alegia. Hortaz, egun horretatik aurrera ezin izango da ko txez bertatik pasa. Karabelgo zubiaren konpontze lanak bost hilabete inguru iraungo dutela aurreikusi dute. Hori dela eta, autoek herrira sartu nahi badute beste bi sarrerak erabili beharko dituzte: Axala koa eta Sandiusterrikoa. Hala ere, oinezkoen lanak egiten diren bitartean, une batzuetan kotxeek zubia zabalik izango dute Zinkoeneatik Ibaiondo poligonora joateko. Beste batzuetan ordea, bidea erabat itxita izango da eta kotxeek Balantxa aldera jo beharko dute