Etzi ospatuko da Aratz Ikastolako urteroko jaia, eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute. Jarduerak goizeko 11:00etan hasiko dira, DBH4ko ikasleei agurra eta jaialdia eskainiz.
Goizean zehar, buruhandiak eta dultzaineroak ibiliko dira ikastolako jolastokian, eta 12:30etan hainbat jarduera burutuko dira: patata tortilla salmenta, dendak, zozketa, puzgarriak eta zezen mekanikoa.
13:00etan magia ikuskizuna izango da, eta 14:00etan bazkari herrikoia egingo da.
Bazkalostean, 15:30etan hasiko dira tailerrak eta punteria jolasak; 18:15etan zozketaren irabazleak jakinaraziko dira eta dantzaldia izango da. Egunari amaiera emateko, 19:00etan talde argazkia eta jaiaren itxiera egingo dira.
EGITARAUAARATZ IKASTOLA ETZI 11:00 DBH4koei agurra eta jaialdia. 12:30 Patata tortila salmenta, zozketa eta dendak. 12:30 Buruhandiak eta dultzaineroak. 13:00 Magia ikuskizuna 14:00 Bazkari herrikoia. 15:30 Puzgarriak eta zezen mekanikoa. 16:30 Tailerrak eta punteria jolasak. 18:15 Zozketaren irabazleak eta dantzaldia. 19:00 Argazkia eta jaiaren amaiera. |