Duela 20 urte Kronikan

Euskadiko Toka Txapelketarako sailkapen tirada gaur Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 28a, 09:01

Datorren larunbatean jokatuko dira Bola eta Tokako Euskadiko Txapelketak. Gaurko tirada 16:00etatik 18:00etara izango da. 

2005ko maiatzaren 28ko Kronikan argitaratutako testua. 
Irakurri hemen egun horretako alea.

DATORREN larunbatean, ekainaren 4ean, Ereñotzun, jokatuko dira Euskadiko Bola eta Toka txapelketak. Bola txapelketarako urte guztian zehar izan diren tiradatan 46 lagun daude sailkatuak, 15 Gipuzkoatik, 15 Bizkaiatik, 15 Arabatik eta iazko txapelduna. Nafarroan eta Iparraldean ez dago bola federaziorik. Tokan berriz, Gipuzkoan bakarrik jokatzen da (modalitate honetan behintzat) eta Euskadiko Txapel ketajokatuko dutenak erabakitzeko sailkapen tirada bat egiten da. Tirada hau gaur izango da Ereñotzun, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak
bitartean. Ur Mia Elkarteak antolatuta Bola eta Tokako Euskadiko Txapelketak, aurten Ereñotzuko Ur Mia Elkarteak antolatzen ditu. Bolako txapelketa, urtero probintziz aldatzen da,
rotazioan, eta duela 5 urte eskatu zuen Ur-Miak, Ereñotzun egitea. Aurtengorako eman ziotenean, bolatokiaren ondoan tokarako lekua dagoenez, biak batera egitea erabaki zuten. Hogei sailkatuko dira Gaurko tiradan edozeinek bota dezake, federatuta baldin badago. Baina, ez baldin badago ere, gaur bertan egin dezake fitxa hala nahi izanez gero. Gutxi gorabehera 50 lagun espero dira gaur Ereñotzun eta hauetatik 20 lehenengoak pasako dira, datorren larunbateko Euskadiko Txapelketara. Hernaniarren artean badira tokan oso ondo ibiltzen direnak eta bihar hor izango direnak punta-puntan. Ur-Mia Elkartea bertatik 3-4 izango dira gutxienez, Pedro Oiarbide, Leandro Miner, Ibon Miner, besteak beste. Aurelio Santos hernaniarra ere oso ondo ibiltzen dena da, baino bihar ez ote duen tiratzerik izango jakin du Kronikak. Tradizio luzeko jokoa Orain pixkanaka pixkanaka indarra galtzen ari badira ere,
bola eta toka tradizio haundiko jokoak dira. Ur-Mia Elkartean bertako terrazan zegoen lehen tokako lekua eta elkartean biltzen zirenek askotan egiten omen zituzten saioak.

Horren lekuko, 1975ean Pedro Oiarbide, Leandro Miner eta Juanito “Altxo”k irabazi zuten Irunen Cto. Internacional de Toka (trofeoko plakak dionez) ekipoka, Ur Mia Elkartearen izenean. Her -
nanin oso tokalari onak izan direla esan ziguten Ur-Miako lagunek, adibidez, Pedro eta
Joxe Mari Erdozia anaiak. Gaur egun berriz, gutxi batzuk dira oraindik horretan dabiltzanak. Goierri ingurua, Irun eta Donostiatik etorriko omen da gaur jenderik gehiena, inguru hauetan ibiltzen delako jende gehiena tokan. 6 fitxako 6 tiraldi. Gaurko sailkapen tiradan, prueba eta 6 tiraldi izango ditu tokalari bakoitzak (tiraldi bakoitzean 6 fitxa). Pedro Oiarbide ereñotzuarrak esan zigunez, “2 jokutik gora eginez gero, klasifikatuta”. Beraz, gutxigorabehera 12
aldiz burnia jotzen duenak, datorren larunbatean, Euskadiko Txapelketa jokatzeko aukera izango du. Ea ba, zenbat hernaniar sailkatzen diren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!