Hezkuntza Eskola saioa izango da bihar, KPF-n

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 28a, 00:00

UEMAko Irati Odriozola eta Txirrita eskolako Garbiñe Makatzaga izango dira biharko hizlariak. Saioa 17:30etan hasiko da.

Hernaniko Hezkuntza Plataformak antolatuta, Hezkuntza Eskolako saioa izango da bihar arratsaldean, Kulturarteko Plaza Feministan.

UEMAko Irati Odriozola eta Txirrita eskola txikiko Garbiñe Makatzaga izango dira hizlariak, eta Ereñotzun martxan jarritako proiektua izango dute hizpide.

Kulturartekotasuna eta euskara uztartu dituzte proiektu horretan, eta egindako praktiken nondik norakoak azalduko dituzte Odriozolak eta Makatzagak. Saioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!