Ekainaren 6an plan berezia izango da Hernaniko Ekos tabernan. Ohiko parranda giroa ahaztu, eta bi bertsolari arituko baitira kantuan.
Arratsaldeko 19:30etan hasita, Andoni Mujika eta Andoni Rekondo arduratuko dira ostiral iluntzea girotzeaz. Bertsoaldien tartean pintxoak dastatzeko eta zernahi edateko aukera izango da tabernan bertan.
Tabernaren atarian zein barruan abestuko dute bertsolariek.