ASTE osoan hainbat ekitaldi izan diren arren, atzokoa izan zen Txalaparta Festako egun potoloa. Eta goizeko 10:00etan hasita, txalapartarekin lotutako hainbat ekintza izan ziren: txalaparta klaseetan erabiltzen den Ttakun 2.1 programa infor matikoari buruzko tailerra, txalaparta erromeria, saio libreak... Eguraldiak lagundu zu - en eta Tilosetan giro ederra izan zen nagusi. Bazkari ederra ere egin zuten bertan. Festa eta eguna behar bezala agurtzeko, jaialdi nagusia izan zen arratsalde partean. Hernaniko bertso eskolako bertsolariak eta Euskal Herri ko txoko guztietatik etorri tako txalapartariak entzute ko aukera izan zen.