Arratsaldeko 18:30etan hasiko da Zinegoak emanaldia, eta bertan sei film labur ikusteko aukera izango da. Bilboko gaylesbotrans jaialdia da Zinegoak, eta proiekzio guztiek dute lotura gai hauen kontzientziazioarekin. Ondorengo filmak jarriko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan: Mdb, Inkognita, Arrecife, Judoka, Queimando por dentro eta Azkena.