Gaur da Osinagako Jaietako bertso afarirako tiketak erosteko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 27a, 00:00

Ekainaren 7an hasiko dira Osiñagako Jaiak, baina aurretik, larunbat honetan, bertso afaria egingo dute Itxas Buru sagardotegian. Eñaut Martikorena eta Nerea Elustondo arituko dira kantuan, eta gaur izango da afarira joateko txartelak erosteko azken egunea. 38 euroan daude salgai Aralar tabernan eta 652 75 89 52 telefono zenbakian (Arantxa). Menua ondorengoa izango da: tomate entsalada, urdaiazpikoa, pikillo konfitatuak txerri lepapearekin, bakailao tortila, txekor saiheskia eta postrea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!