Tilos 7 Pasa pala txapelketa fase erabakigarrian sartu da eta aste osoan zehar, egunero, atzotik ostiralera arte kanporaketak jokatuko dira Tilosetan. Mailaren arabera finalerdiak, final laurdenak eta final zortzirenak jokatuko dira. Kontuan hartu behar da finalak ekainaren 7an jokatuko direla eta beraz kale edo baleko partiduak ikusiko dira Tilosetako frontoian.
Gaur 17:00etan hasiko da jardunaldia eta lau partidu izango dira ikusgai. Jardunaldia Lehenengo Mailako finalerdietako partiduak irekiko du. Loidi eta Luisa, Ramos eta Zubimendiren aurka arituko dira. Bigarren eta hirugarren partiduak nesken txapelketako bi final laurden izango dira. Ormaetxea eta Zubeldiak, Artetxe eta Pagola izango dituzte aurrez aurre bigarren partiduan, eta hirugarrenean, Granado-Bengoetxea bikoteak, Olatz eta Enararen aurka jokatuko dute. Gaurko jardunaldiko laugarren eta azken partidua bigarren mailako final zortziren bat izango da. Lizaso eta Esoainek, Apa eta Xuban izango dituzte aurrez aurre.
Bihar, etzi eta ostiralean ere jardunaldi dotoreak espero dira Tilosetan.