Hernanik Kopako finalerdia galdu du

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 27a, 00:00

Hernaniko mutil seniorrek denboraldia amaitu dute, Kopako finalerdian urolaren aurka 37-34 galdu eta gero Zumarragan. Denboraldi polita osatu dute hernaniarrek, nahiz eta bai Ligan eta Kopan finaletik oso gertu geratu. Igoeratik postu bakarrera geratu ziren eta Kopako finaletik partidu bakarrera. 

 

Infantilak, Kopako finalera

Kopako finalera sailkatzea lortu dutenak infantil mutilak izan dira. Finalerdian Zarautz gainditu zuten 46-41 eta datorren asteburuan koparen bila irtengo dira Zumaiako Pulporen aurka. Neska kadeteek ere aukera zuten finalera sailkatzeko, baina 26-24 galdu zuten Aloña Mendiren aurka. Neska seniorrek ere erraz galdu zuten Usurbilen, 37-16. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!