Hernanik mailari eutsi dio nahiz eta azken partiduan 1-3 galdu

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 27a, 00:00

Hernanik galdu egin zuen Anaitasunaren aurka.

Anaitasunaren kontra galdu zuten hernaniarrek, baina Deustok ezin izan zuen irabazi.

 

Hernanik mailari eutsi dio eta datorren urtean Ohorezko Erregional mailan jokatuko du. Azken laugarren geratu da sailkapenean eta aurten hiru taldek galduko dute maila. Beraz Hernanik mantentzea lortu du, nahiz eta azken partiduan 1-3 galdu Anaitasunaren kontra. Deustok irabazi beharra zuen Tolosaren aurka Hernanik huts eginez gero sailkapenean pasatzeko, baina donostiarrek 2-4 galdu zuten.

Zubipen gauzak gaizki hasi ziren eta 17garren eta 19garren minutuan 0-2 aurreratu ziren azkoitiarrak. Urduritasuna zelaian eta harmailetan nabaria zen. Gainera Zubietatik zetozen albisteak ez ziren onak. 35 garren minutuan Deusto 2-1 aurreratu zen eta momentu horretan Hernani Gorengo mailako taldea zen. 

Hala ere, bigarren zatian Tolosak hiru gol sartu zituen (55garren, 71garren eta 89garren minutuetan) eta Hernanik maila mantentzea lortu zuen. Txuri-berdeek 1-2koa jarri zuten 81garren minutuan eta ondorengo jokaldian 1-3koa azken markagailua jarri zuten bisitariek. Deustoren emaitzak lagundu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!