BILDU Hernanik lortu du babesik zabalena Udal Hauteskundeetan eta EA-EAJk izango du gehiengo osoa Udaletxean, bederatzi zinegotzirekin. Boto baliogabeak 3. 657 izan dira, eta hauetatik Bildu Hernani plataformarentzat zenbat diren jakinarazi ez badute ere, Hernanin gehiengoa izan da, nahiz eta Udaletxean ez den izango, Auzitegi Gorenak baliogabetu ondoren. EA-EAJk 2.930 boto atera ditu eta bederatzi zinegotzi lortu ditu. Bildu Hernanik, bere botuak kontuan hartu izan balira, 7 zinegotzi izango lituzke. Udaletxean EA-EAJk bederatzi
zinegotzi izango ditu, gehiengo osoa lortu du beraz. Bigarren indarra PSEEE da 4 zinegotzirekin (aurrekoan baino 2 zinegotzi gehiago); hirugarren indarra EB-IU izan da 2 zinegotzirekin (aurrekoan batere ez zuen) eta laugarren indarra PP izan da bi zinegotzirekin (aurreko Udal Hauteskundeetan bakarra atera zuen). 15.506eko zensotik 9.994 lagunek eman zuten botoa atzo, parte hartzea, beraz, % 64,46-koa izan zen.
UDALERAKO ZINEGOTZIAK: EA-EAJ: Joxan Rekondo, Andoni Amonarriz, Iñaki Arratibel, Jose Ramon Lasarte, Iñaki Barrio, Jose Antonio Cuesta, Antonio Costa, Natalia Ugalde eta Patxi Artola. PSE-EE: Jose Morcillo, Jose Ramon Chica, Jose Perez eta Estefania Morcillo. EB-IU: Jose Maria Mercado eta Jesus Uzkudun PP: Pedro Ignacio Gandasegui eta Juan Dios Davila. |