Euskal Herriko Unibertsitateak eta bereziki Geologia sailak antolatzen duen aurtengo kristalizazio lehiaketaren bederatzigarren edizioan saria jaso dute Hernani BHIko ikasleek Bilbon. Muntaia eta kristalik onenaren sari berezia ekarri dute ikastetxera. Lehenengo batxilergoan Biologia eta Geologia mintegiak eskaintzen duen Kultura Zientifikoa arloan landutako proiektu luzearen emaitza izan da hau. Metodo zientifikoa ikasi dute modu manipulatiboan eta profesionalean, lau paretetatik haratago. Ikaslegoak zientziaren garrantzia eta pasioa unibertsitateko hainbat profesionalekin partekatzea da kultura zientifikoaren helburua. Ikaslegoa eta irakaslegoa pozik eta harro aurkeztu ziren ikasturtean zehar egindako lan txukuna eta EHUn epaimahaiaren aurrean egindako defentsan.