Afari goxo baten ondoren banatu zituzten ostiralean Santa Barbara elkarteko mus txapelketaren sariak. Guztira 24 bikotek hartu dute parte txapelketan eta Ander eta Asier Polaina izan dira garaileak. Finalean Toledo eta Zurutuza gainditu zituzten. Hirugarren eta laugarren posturako borrokan Ramon eta Gabik, Mikel eta Olazarri irabazi zieten. Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete babesle izan diren Adarraga Gozotegiari, Volvo Auto Sueciari, Occidente aseguruak eta Fagollaga jatetxeari.