Hernani 1936-1959. Biolentzia, errepresioa eta giza eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta lehen frankismoan argitalpenaren aurkezpena izango da gaur, eguerdiko 12:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, 800 ale banatuko dira eta aurkeztutako lanak bi liburu ditu, elebitan. Dohainik banatuko dira bertaratzen diren herritarren artean, eta ondoren, Biterin jarriko dira eskuragarri «baldin eta gelditzen badira». Irati Zuriarrain izan da egilea, Udalaren eta Aranzadiren babesarekin.