Martxan da Kutxa Fundazioak antolatutako Hitzetatik Ekintzetara ekimenaren hirugarren edizioa, ekainaren 20ra arte, eta Hernanin saio bat egingo dute bihartik aurrera. Hizkuntza eta kultura aniztasunari lotutako jarduerak izango dira, tokiko eragileekin batera prestatutakoak, eta herritarrek parte hartzeko aukera izango dute.
Maniklik erakusketa ikusgai jarriko dute Hernaniko Emaus dendan bihar hasita. Emaus Gizarte Fundazioak antolatutako egitasmo honetan, Munto eguneko zentroko partaideek hondakinekin sortutako manikiak ikusteko aukera izango da. Gainera, hurbiltzen diren herritarren artean Emaus dendetan erabiltzeko bonu bat zozkatuko da.
Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren helburu nagusia herritarrak 2030 Agendara hurbiltzea da, Garapen Jasangarrirako 17+1 helburuak hobeto ezagutzea eta hauetan inplikatzeko aukera berritzaileak eskaintzea, honela, inguruko kausekin kolektiboki konprometitzen garen modua guztion artean birplanteatzeko. 17+1 helburuak, Hizkuntza eta Kultura aniztasunari lotuak daude.