Uda, ura eta belarria

María José Carrasco (Auditek) 2025ko mai. 24a, 00:00

Oraingo honetan, kontsultan etengabe ikusten dugun zerbaiti buruz hitz egin nahi dizuegu, batez ere udako hilabeteetan: urak belarriekin duen harremanari buruz. Tenperatura horiekin hondartzara edo igerilekura joaten gara, eta denbora gehiago ematen dugu uretan.

Belarri osasuntsu batean, tinpanoak hesi lana egiten du uraren eta erdiko belarriaren artean, eta, beraz, sartzen den ura irten egiten da. Argizari ugari edukiz gero, urarekin nahasteak tapoi sentsazio desatsegina sor dezake, edo zerbait egon daiteke belarri barruan; beraz, beharrezkoa izango litzateke sortutako tapoi posiblea garbitzea.

Ohikoa da kanpoko otitis ka­suak ikustea, entzumen-hodiaren infekzioa dakarrena, asko­tan igerilekuko uretatik eratorria. Garrantzitsua da horrelako gaitzak tratatzea, gehiago gertatu eta zaildu ez daitezen. Funtsezkoa da belarrian ezer ez sartzea (makiltxoak eta abar), eta argizariarekin ez obsesionatzea, babes-hesi gisa beharrezkoa baita. Bainatu edo dutxa hartu ondoren ere, garrantzitsua da belarria lehortzea, toalla leun batekin, edo lehorgailua tenperatura baxuan jarrita.

Tinpano-zulaketa, ebakuntzak edo bestelako kasu delikatuak dituzten pertsonen kasuan, oso garrantzitsua da uretarako tapoiak erabiltzea, ur-tantarik sar ez dadin. Belarriak zaintzeak entzumen-osasuna ematen digu.

 

 

 

 

AUDITEK

ELKANO KALEA, 35  - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!