«Aski dela» esateko, elkarretaratzea

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 24a, 00:00

Herritar mordoa bertaratu zen Plaza Berriko elkarretaratzera.

Aurreko larunbatean, maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen; eta horren harira, elkarretaratzea egin zuten Plaza Berrin, Buruntzaldeko Transmaribibolloak taldeak deituta. Herritar asko bertaratu zen, deialdiarekin bat eginez.

Elkarretaratzean egindako irakurketan azpimarratu zuten, besteak beste, «sexu eta genero disidenteon salaketa eta borroka eguna» zela. Beste gertaera batzuetan artean, maiatzaren 10a ere ekarri zuten gogora, Orioko Asanblada Transmaribibolloak antolatutako 'Pakafest' egunean erasoak izan baitziren: «Beharrezkoa da kaleetan antolatzen jarraitzea. Buruntzaldeko mugimendu transmaribibolloa eta feminista indartzea ezinbestekoa da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!