35 urte daramazki Hernani Bidaiak agentziak zerbitzu anitza eta kalitatezkoa eskaintzen. Horretan aritu dira buru belarri Begoña Lujanbio zuzendaria, Olatz Errazkin, Amaia Castillejo eta Itziar Marin lantaldea. Aitortu dute «ekipo» bat direla, «35 urte daramazkigu hemen lanean, eta tartean pandemia bat egon da, baina hemen gaude, dauzkagun zerbitzu onenak eskaintzen, esperientzia haundiarekin».
Hernani Bidaiak agentziak mota askotako zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, paketeak, bidaia indibidualak, bikotean joateko bidaiak, taldekoak, enpresa bidaiak eta familientzako bidaiak. Eta zuzendariak azaldu du «gertutasunari» ematen diotela garrantzia: «Hernanin kokatuta egoteaz gain, bezeroekin dugun tratua oso gertukoa da, eta uste dugu horrek asko balio duela. Izan ere, gugan konfiantza dute». Era berean, aipatu dute zerbitzu integrala eskaintzen dutela, «bidaiaren aurretik, bidaiak iraun bitartean eta bidaia amaituta badago ere, hor gaude, bezeroentzat». Gainera, agentziak dio, zerbitzu integrala ematea oso baliagarria dela kudeaketa aldetik, aurrera begira «zerbitzua hobetzeko eta egindako akatsak ekiditeko».
Bidaia pertsonalizatuak eskaintzen ditu Hernani Bidaiak agentziak, betiere bezeroen beharren arabera egokituz: «dauzkagu bezero batzuk dena lotuta nahi dutenak; hau da, hegaldia, hotela eta egun bakoitzeko ekintzak. Beste batzuk, berriz, hegaldiarekin eta hotelarekin nahikoa dute. Gu beti egokituko gara haien esanetara. Hala ere, saiatzen gara gomendatzen bezeroak hautatutako lekua berarentzat egokia den ala ez».
Udari begira agentziako zuzendariak adierazi du bezero askok hondartza duen eremuetara bidaiatu nahi dutela. Espainiari dagokionez, aukera ederra dira Kanariar irlak, baina Espainiatik kanpo ere aukera ederrak daude; hala nola, Grezia, Polonia, Azores, Baltikoak... Beti saiatzen gara, Bilbotik eta Hondarribiatik hegaldi zuzenak lortzen. Horrez gain, Peru, Indonesia eta Tailandia bezalako eremuetarako bidaiak ere prestatzen ditugu, hondartza eta natura nahi dutenentzat».
Beraz, uda honetan edota aurrerago bidaiatu nahi izanez gero, Hernani Bidaiak agentziak kalitatezko zerbitzuak ditu herritarren eskura: «etor zaitez, bakarrik edota taldean, beharren araberako oporraldi bat antolatu dezakegu. Prozesu guztian izango gaituzue bidaialagun!».
Puglia (Italia)
Italiako hegoaldeko altxor ezkutua
Itsaso urdin garbia, harrizko herri zuriak eta janari goxoa. Eguzkia, lasaitasuna eta xarma berezia nahi dituztenentzat helmuga bikaina.
Uztailaren 14tik 18ra arte
Bilbotik hegaldi zuzena
4* hotela gosaria barne
520€ pertsonako

Egipto
Historia bizia
urratsez urrats
Piramide handiak, Nilo ibaian nabigatzea eta tenplu milenarioak esploratzea. Egipto da misterioz eta kulturaz beteriko bidaia, irudimenetik harago doana.
Abuztuak 26 Madridetik irteera
4 gau kruzeroa Pc + 3 gau Itsas Gorria DENA BARNE + 3 gau Cairo GOSARIA BARNE
1090€ pertsonako

Cabo Verde
Afrikako paradisua Atlantikoaren erdian
Uharte bolkaniko ikusgarriak, hondartza zabalak eta bihotza ukitzen duen musika. Deskonektatzeko, dantzatzeko eta eguzkiaz gozatzeko lekua.
Uztailean, abuztuan eta irailean Bilbotik hegaldi zuzena
Estudioa, alojamenduan trasladuak barne
770€ pertsonako

Indonesia
Exotikoa, espiritualtasunez betea eta harrigarria
Baliko tenpluetatik Komodoko dragoiak arte, arroz-soro infinituak eta kultura milaka urtekoak. Zentzumen guztiak pizten dituen esperientzia
paregabea.
Irailean eta urrian Madridetik
4* hotela, hondartzan, gosaria barne, trasladuak barne
1260€ pertsonako
