Errapia Udaberri Festa ospatuko dute gaur, Zikuñaga auzoko Zikuzulo artelekuan. Egun osoan izango dira jarduerak: mural margoketa 10:00etatik 13:00etara, azoka terrazan 11:30etatik 13:30etara, ur ponpen jolasak 12:00etan, eta arratsalde musikatua 15:30etatik aurrera.