Egun polita izan zen maiatzaren 15ekoa, San Joan Konpartsa elkartearentzat: egun horretan inauguratu zuten lokal berria, Florida auzoko 25garrenean, Hernaniko Udalak utzita. Ekitaldi polita egin zuten lokala estreinatzeko, eta dantzik ez zen falta izan, noski!
Bestalde, elkarteak eskerrak eman dizkie Dantzari Asteko jardueretan parte hartu eta lagundu zuten pertsona guztiei, eta baita ekarpenak egin zituztenei ere: Udala, dendak, merkataritza lokalak, tailerrak, elkarteak, sagardotegiak, auzo elkarteak...