Kluben arteko txapelketan bihar, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 24a, 00:00

Azkoitiaren kontra jokatuko du, 10:30etan, kiroldegiko frontoian.

Denboraldiko txapelketa garrantzitsuenetako bati ekingo dio Hernanik bihar: Kluben Arteko CMO Txapelketari. Final laurdenetako kanporaketa jokatuko du etxean, Azkoitiaren kontra, goizeko 10:30etan hasita kiroldegiko frontoian. Amets Makatzagak eta Lier Zugastik jokatuko dute kadeteetan, Ekhi Osesek eta Oier Azpeitiak jubeniletan, eta Xabi Apaolazak eta Markel Lizeagak nagusietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!