Mateok eta Arrutik brontzea, Euskadikoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 24a, 00:00

Oier Arruti, artxiboko irudian.

Brontzea eskuratu zuten bi korrikalariek; 1.500 metroko proban Mateok, eta 800 metrokoan Arrutik.

Maiatzaren 17an 18 eta 20 urte arteko Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu zuten Donostiako Miniestadioan. CD Hernaniko atletek lan bikaina egin zuten bertan, eta bi dominarekin itzuli ziren etxera. 18 urtez azpikoen kategorian, brontzezko medaila jantzi zuen Irune Mateo korrikalariak. 20 urtez azpikoen mailan, berriz, Oier Arruti izan zen hirugarren sailkatua.

Casasek zilarra, Lasarten
Alebinen eta Infantilen Konbinatuen Gipuzkoako Txapelketan Laida Casasek zilarrezko domina irabazi zuen. Lasarten jokatu zen txapelketa hau. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!