Zabalik dago jada Azeri Bila lasterketa herrikoian izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 24a, 00:00

Entrenatzen hasteko garaia da...

Ekainaren 21ean izango da Azeri Bila. 10 kilometroko ibilbide berritua osatu beharko dute korrikalariek.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Hernaniko kaleak korrikalariz beteko dira San Joanen aurretik. Ekainaren 21ean egingo dute Azeri Bilaren XXIII. edizioa, ibilbide berrituarekin. 10 kilometro izango ditu lasterketa nagusiak, Hernaniko erdigunetik irten, Astigarragara iritsi, eta Hernaniko erdigunean amaituta. Izena emateko aukera zabalik dago, eta ondorengo estekan apuntatu daiteke: https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/xxiii-azeri-bila-herri-lasterketa.

Lasterketa nagusiaz gain, umeek ere izango dute korrika egiteko aukera. Egunean bertan, gainera, sari ugari banatuko dituzte helmugan, baita jana eta edana ere! 

 

AZERI BILA

HERNANI eta ASTIGARRAGA

EKAINAK 21

11-13 urtekoak 1,2 kilometro

9-10 urtekoak 500 metro

6-8 urtekoak 200 metro

Lasterketa nagusia 10 kilometro

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!