Urte batzuk dira Dezibelio Matxinada antolatzen hasi zela Hernanin Gazte Asanblada, gazteen aisialdia gazteek antolatutakoa izan zedin. 2005ean egin zen lehenengo aldiz. Azken urteetan formatua aldatu da, baina aurrera egin du jaialdiak. Aurten, egun bakarrean ospatuko da jaialdia: gaur bertan. Hiru musika taldek emango dute kontzertua Kontrakantxa Gaztetxean, gaueko
22:00etan hasita: Oi Dek Oi! punk-rock talde hernaniarrak, urnietar eta hernaniarrek osatutako Meltdownek eta Dirty Eyesek. Duela gutxi ireki zen berriro Kontrakantxa Gaztetxea, eta bertan lanean dabiltzan gazteek herritar guztiak animatu nahi dituzte gaurko kontzertuetan eta datozen ekintzetan parte hartzera