Hernaniko 38. Txalaparta Festa ospatuko da gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 23a, 00:00

Hernaniko Musika Eskolako txalapartariek antolatuta, Hernaniko 38. Txalaparta Festa egingo dute gaur eta bihar Hernanin. Gaur 'Artze' izenburua duen emanaldia eskainiko dute Hutsun eta JEL Trio taldeek, 19:30etan hasita, dohainik. Bihar, berriz, jaialdi nagusia egingo dute txalapartari ezberdinen emanaldien bidez. Ondoren, bazkari osatuko dute Iparragirre sagardotegian. Txalaparta Eguna Ximon Goikoetxea omentzeko baliatuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!