HORRELAXE hasi zuen saioa Hernaniko hirukoteak Arra saten, Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketan, rantxera doinuan, sonbrero eta guzti. Gazteen mailan taldeka joka tzen dute eta Hernaniko bertso eskolatik Iñaki Otxotorena, Asier Azpiroz eta Jon Hidalgo aritu ziren kantuan. Saio txukuna egin zuten hirurek eta baliteke Kursaa -lean jokatuko den finalerako tokiren bat izatea. Baina horretarako beste kanporaketetan zer pasatzen den ikusi beharko da. Aurrera pasa ala ez, umorea hernaniarrek jarri zuten Arrasaten. Hiru, helduen mailan Helduen mailan, Arnaitz Lasarte hernaniarrak kantatu zu en ostiralean Arrasateko saioan. Aurreko astean Unai Gaztelumendik kantatu zuen eta Beñat Gaztelumendi da Hernaniko bertso eskolatikkantatzeko falta den bakarra. Ea Kursaalean ikusteko aukera daukagun!