Eskalada eta piragua ikastaroak doan, nerabe eta gaztetxoek

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 22a, 00:00

Izenematea ireki berri da eta aukera izango dute ikastaro laburrak egiteko 12 eta 30 urte arteko hernaniarrek.

Piragua eta eskaladako ikastaro laburrak egiteko aukera izango dute 12 eta 30 urte arteko Hernaniko nerabe eta gazteek.

Eskaladari dagokionez, ikastaroa Santa Barbaran izango da ekainaren 2tik 6ra (biak barne). 12-17 urte artekoentzako, 16:00etatik 17:30etara eta 18 urtetik gorakoentzat, 17:30etatik 19:00etara.

Piraguari dagokionez, ekainaren 9tik 13ra izango dira ikastaroak. Adin-tarte bakoitzaren ordutegia bera izango da. Horrez gain, ekainaren 14an Bidasoa ibaian irteera izango da gazteentzat (18-30 urte).

Familian piragua irteerak egiteko aukera ere izango da aurtengo udan. Sei urtetik gorako haurrek, heldu batek lagunduta, ekainaren 7an eta uztailaren 19an izango dute horretarako aukera, bi txandatan (10:00etan eta 11:30etan).
Izen-ematea asteartean irekiko zen, online (https://linktr.ee/gaztetu). 

Ekintza guztiak doakoak dira eta izena ematen den hurrenkera errespetatuko da parte hartzeko, tokiak bukatu arte. Ondoren, itxaron-zerrenda osatuko da, hurrenkera bera errespetatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!