Leokadisti Txistu Taldeak kontzertua eskainiko du arkupeetan igandean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 22a, 00:00

Leokadisti Txistulari Taldeak eskainiko du kontzertua.

Kontzertua 12:00etan hasiko da eta igandero eskaintzen diren musika saioen zikloaren parte da.

Leokadisti Txistu Taldeak kontzertua eskainiko du Hernaniko udaletxeko arkupeetan, igandean eguerdiko 12:30etan hasita. Leokadisti Txistu Taldea Hernani Musika Eskola Publikoko txistulari taldea da, 1987tik herrian txistuaren inguruan lanean ari dena.

Kontzertu hau, eskolak urritik ekainera igandero eskaintzen dituen musika saioen zikloaren parte da.

Isidro Ansorena Eleizegi (Hernani 1892 – Donostia 1975) txistulari erreferentearen heriotzaren 50. urteurrenean, txistulari eta maisu hernaniarraren doinuz osatu dute egitaraua, «Euskal Herri osoari eta bereziki gure herriari egin zion ekarri izugarria gogora ekartzeko asmoz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!