XABAT Otxotorena txirrindulari hernaniarrak lehen garaipena eskuratu du afizionatuetan, Gipuzkoako txapelketan. Joan den igandean jokatu zen 110 kilometroko proba. Zortzi txirrindularik alde egin zuten eta Xabat Otxotorena eta beste bi txirrindularik bat egin zuten zortzikotearekin. Etapa bukatzeko 15 kilometro inguru falta zirela alde egin zuen Otxotorenak, Arkaleko portua igotzen ari zirela eta bakarrik iritsi zen Errenteriako helmugara. Xabat Otxotorenak 5garren denboraldia du hau afizionatuetan.