Errapia Udaberri festa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 21a, 00:00

Zikuñaga auzoko Zikuzulo artelekua izango da jarduera guztien erdigunea 10:00etan hasita.

 

Larunbat honetan Errapia kolektiboak antolatutako festak hartuko du Zikuñaga auzoa. Zikuzulo artelekua izango da jarduera guztien erdigunea, eta askotariko jarduerak egingo dituzte egunean zehar. Berriz ere berreskuratu dute festa eta aurtengoa 2025 Errapia Udaberri Festa izango da. 

Goizean goiz hasiko dute festa, 10:00etatik 13:00etara mural margoketa egingo dute terrazan. 11:30etan eta bi orduz, aterpean, azoka antolatu dute Errapiako kideekin. 12:00etan hasiko dira ur ponpen jolasak eta arratsaldean, 15:30etatik aurrera, arratsalde musikatua izango da.  

Errapiako kideek sortutako arte tailerrak ikusteko  eta eskuratzeko aukera izango da artelekuko estalpean. Interesa duen oro gonbidatu nahi dute bertaratzera eta bertan egiten duten lana ezagutzera.

 

EGITARAUA

2025 ERRAPIA FESTA

MAIATZAK 24, LARUNBATA

10:00-13:00 Mural margoketa terrazan.

11:30-13:30 Azoka Errapiako kideekin.

12:00.13:00 Ur Ponpen jolasak.

15:30-17:00 Arratsalde musikatua.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!