Txantxangorri elkarteko zuzendaritzakoek binakako eta banakako mus txapelketako sariak banatu zituzten pasa den ostiralean, bapo afaldu ondoren. Binakako txapela Ander Polainak eta Hodei Egañak jantzi zuten, finalean Jesus Rodriguez eta Iñigo Gorrotxategi gainditu eta gero. Isidro eta Jonkar izan ziren hirugarren sailkatuak. Banakakoan Pablo Ruizek irabazi zuen, finalean Iñigo Esnali irabazi ondoren.