Film labur onenen aukeraketa, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 21a, 00:00

Hernani Zineklubaren barruan, bihar 19:00etan, Biterin kimuak egitasmoko 2024ko film labur onenen aukeraketa txiki bat egin eta lau lan erakutsiko dituzte: Utländsk (Alba Lozano), Todo lo cubre la sal (Joana Moya), Errotatiba (Iratxe Fresneda) eta Dinosauroak (Koldo Almandoz) Gainera, film labur horietako zenbait kide izango dira solasaldian. Sarrerak 3 euroan daude eskuragarri, Biteriko leihatilan eta kultura.hernani.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!