Autokonponketa tailerrak elektrizitatearen oinarriei buruzko bigarren saioa antolatu dute larunbat honetarako, maiatzak 24. Elektrizitatearen inguruko oinarrizko jakintzaren inguruko saioa izango da, goizeko 10:30etatik 13:00etara, Karabel auzoan Oleta 25eko lokalean bertan. Bigarren saio honetan, Mattin Aldaiak etxeko instalazio elektrikoen inguruko azalpenak emango ditu. Ohi bezala, tailerrak alde teorikoa eta praktikoa izango du. Oinarrizko informazioa emango da, besteak beste, multimetro digitalaren erabilera, zirkuitu elektrikoen funtzionamendua eta argindarraren fakturaren atalak landuko dira. Tailerra doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, plazak mugatuak direlako, konpodu@hernani.eus helbide elektronikora idatziz edo 688 67 59 64 telefonora deituz.