Bertso afaria egingo dute Osinagako jaietan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 20a, 00:00

Afaria Itsas-Buru sagardotegian egingo da eta sarrerak salagi daude Hernaniko Aralar tabernan, 38 euroren truke.

Osinagako Auzo Elkarteak bertso afaria antolatu du auzoko jaietarako. Maiatzaren 31n jarri dute hitzordua eta Eñaut Martikorena eta Nerea Elustondo arituko dira kantuan, afari goxo baten laguntzaz. Dagoeneko salgai daude sarrerak, Hernaniko Aralar tabernan, eta tiketak erosteko aukera izango da maiatzaren 27a bitarte.

Itsas-Buru sagardotegian izango da bertso afaria, 20:30etatik aurrera.  38 euroren truke, honako menua dastatzeko aukera izango da: tomate entsalada, urdaiazpikoa, pikillo konfitatuak txerri lepapearekin, bakailao tortila, txekor saiheskia eta postrea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!