Badatoz ikastolen jaialdiak kurtso bukaerarekin batera. Igande honetan, maiatzak 25, Urumea Ikastolak bere jaialdia ospatuko du. Bertako kideek azaldu dutenez, «herri kirolak eta euskal folklorea» oinarri hartuta osatuko dute ospakizuna. Tartean, goizean zehar, haurrek dantza ezberdinak antzeztuko dituzte honekin loturan.
Jaialdia goizeko 10:15etan hasiko da, ikastolan bertan. Gainera, aurten omenaldi txiki bat ere egingo zaie LH 6. mailako ikasleei, ikastolako beraien azken urtea izateagatik. Eguerdiko 12:00etan Hodei magoaren emanaldia izango da eta 14:00etan hasiko da bazkaria. Bazkalostean, haurrentzako puzgarriak egongo dira 15:00etatik 19:00etara bitarte. Saltoka eta jolasean dabiltzan bitartean, Dj Mikeltxi egongo da musika jartzen.