«Mendizaletasunari eustera» dator Leitza ibilbidea

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 20a, 00:00

Ibilaldia goizeko 05:00etan abiatuko da Elur Txori Elkartetik, eta bi geldialdiren ostean iritsiko da Leitzara, 13:30ak aldera.

 

Elur Txori Elkarteak bere 64. Leitza ibilaldia ospatuko du datorren ekainaren 1ean. «Mendizaletasunari eutsi nahian», herritarrak ibilaldian parte hartzera gonbidatzen dituzte. Izena emateko azken eguna maiatzaren 27a izango da, eta elkartean bertan egin daiteke.

Plana ondorengoa da, goizeko 05:00etan abiatuko dira Elur Txori elkartetik, eta bi geldi osatuko dituzte ibilbide osoan zehar, batean gosaltzeko eta bestean hamaiketakoa egiteko. Ondoren, 13:30ak aldera iritsiko dira Leitzara, bertan elkarrekin bazkalduko dute. Elkarteko kideek argitu dute, Leitzan dutxatzeko aukera izango dutela mendizaleek eta autobusa eta asegurua ere prezioaren barnean joango direla.

Ibilaldiaren kostuak honakoak dira: mendi martxan apuntatu nahi duenak 15 euro ordaindu beharko ditu eta bazkarira soilik animatzen denak 35 euro. Bi planak egitera animatzen diren herritarrek 50 euro  ordaindu beharko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!