Hernanik 1-2 galdu du Lasarteren aurka final zortzirenetako joanekoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 20a, 00:00

Julen San Miguel eta Endika Ramos aurkari izango dira aste honetan.

Tanteoa 47-46 izan da Lasarteren alde, eta beraz kanporaketa gainditzea posible izango da.

Hernani eta Lasarte-Oria kanporaketa zirraragarria ari dira jokatzen Herriartekoan. Joanekoa partiduak Hernaniko frontoian jokatu ziren pasa den ostiralean eta azken emaitza oso parekoa izan zen. Lasarte-Oria aurreratu da final zortzirenetako kanporaketan, 1-2, baina tanteoa oso parekatua izan zen, 47-46 lasartearren alde. 

Lehenengo partidua banakakoa izan zen eta hemen, orain Lasarten bizi den Julen San Miguel erremontari ohiak 20-7 gainditu zuen Mikel Materola. Binakakoa izan zen partidurik estuena, Arteaga eta mendizabal lasartearrak 20-17 irabazi zuten Onditz Rekondo eta Imanol Galartza bikotearen aurka. Partidu oso estua izan zen. Zazpi barruan iritsi zen Hernaniren garaipena, Alain Agirrek 20-9 gainditu zuen Artetxe. 

Emaitza hauekin final laurdenetarako sailkapena airean geratzen da. Kontuan hartu behar da Hernanik banaka eta binaka taldea aldatuko duela itzulerako partiduetarako. Endika Ramos arituko da banaka, Ander Arandia - Ion Beloki bikoteak jokatuko du binaka eta, Alain Agirrek errepikatu egingo du zazpi barruan. Bi partu irabaziz gero hernanik aukera asko izango ditu kanporaketa gainditzeko. Hurrengo kanporaketan sartuko da lehian Astigarraga.

 

Maciciorrek irabazi bost t'erdi barruan

Bestetik, Gipuzkoako bost t'erdiko txapelketa jokatzen ari dira Hernaniko palistak. Nagusien lehenengo mailan Enara Maciciorrek orain arteko bi partiduak erraz irabazi ditu. Azkena asteburuan, 25-11.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!