'Hernani 1936-1959' liburuaren aurkezpena egingo dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 19a, 00:00

Udaletxeko areto nagusian izango da aurkezpena, 10:00etan. Aranzadiko Javi Bucesek eta Irati Zuriarrain egileak aurkeztuko dute liburua, Xabier Lertxundiren laguntzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!