OHZ ordaintzeko borondatezko epea zabaldu zuen pasa den astean Hernaniko Udalak. Epea uztailaren 3ra arte egongo da zabalik. Ordainketak helbideratuta dituztenei egun horretan bertan kobratuko zaie. Gainontzekoek www.hernani.eus webgunean edo banku entitate laguntzaileetan egin beharko dute zergaren ordainketa.