Gaur hasiko dira Etxeberriko danborraden entseguak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 19a, 00:00

Aurtengoan ere haurren eta helduen danborradak egingo dituzte Etxeberriko auzotarrek. Mendekoste jaietan eta San Joanetan ateratzeko asmoa dute, eta gaur bertan hasiko dira emanaldiak prestatzen. Haurren entsegua 18:30etatik 19:30etara izango da, eta jarraian helduek ensaiatuko dute, 20:30ak arte. Biak Etxeberriko Auzo Elkartearen lokalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!