Portu auzoko bizilagunek sushia prestatzen ikasi zuten larunbatean. Jose Ramon Sabando Euskal Asia enpresako arduradunaren bisita jaso zuten Auzo Elkartearen lokalean, eta 17 auzotarrek hartu zuten parte ikastaroan.
Lehenengo zatian Sabandok sushia egiteko oinarrizko azalpenak eman zituen, osagaien prestaketari eta muntaketari buruzkoak. Ondoren, kontzeptu horiek jasota, Portuko bizilagunentxan da izan zen. Zenbait errezeta prestatu zituzten denen artean, eta bapo geratu ziren ondorengo dastaketan!