Aurrez bidalitako gutunari jarraipena emanez, Ave Maria parkean sortutako urmaelarekin lotutako hainbat puntu azpimarratu nahi nituzke.
Lehenik eta behin, urmaelaren ondoan EZ dago informazio-panelik, eta horrek nahasmena sortzen du: hurbiltzen diren bizilagunek ez dakite zer den, zertarako den eta zer arau bete behar diren.
Horrez gain, bertara iristeko sarbidea, zaila da: lur irregularra, harriak, enbor-zatiak, sustraiak eta maldak daude, eta horrek arriskutsua bihurtzen du, bereziki haur txikientzat, eta helduentzat.
Urmaela boluntarioen lanari esker eraiki da, ikasleen, irakasleen, familien, Aranzadi eta Udaleko teknikarien laguntzarekin (azken egunean nik neuk ere parte hartu nuen). Garrantzitsua da azpimarratzea proiektu hau kostu ekonomikorik gabe gauzatu dela Udalaren partetik, guztiz bolondres egin delako. Hala ere, ez da inbertsiorik egin ez informazioan, ez segurtasunean, ezta berreskurapen ekologikoan ere. Hori gabe, zaila izango da proiektuak aurrera egitea.
Ez dut uste urmaelak uda biziraungo duenik, ez baitu itzalik. 2023ko urtarrilean Udalak eginiko lizarren basoaren mozketa larritasun handikoa izan bait da: tenperatura igo da eta biodibertsitatea galdu egin delako.
Horrez gain, oraindik ikusgai daude 2023ko urtarrilean jarritako kartelak, honakoa iragartzen dutenak:
Baso berri bat sortzeko bidean: Egoera txarrean dauden lizarrak moztuko dira... Sasiak kenduko dira... Baso mistoa sortuko da bertako zuhaitzekin.
Zoritxarrez, ez da ezer bete: ez da birlandaketarik egin, ezta zuhaitz txikirik landatu ere, eta moztutako enborretatik jaio diren lizar berriak ere moztuak izan dira, hazten utzi beharrean.
Laburbilduz, parke honek benetako eta osoko arreta merezi du, ez ekintza sinbolikoak soilik. Herritar bezala, Udalari eskatzen diot, Koherentzia, Ardura eta Hitzemandakoa betetzea, bereziki gure eguneroko bizitzako parte diren natura-eremuei dagokionari.
Adeitasunez,
Ainhoa Zaldua Lopez