Sareren 'Puzzlea osatu arte' ekimena bihar iritsiko da Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 16a, 00:00

Eguerdian ekitaldi nagusia, argazki jendetsua, bazkaria eta bazkaloste girotua egingo dute.

Bi egunez, Lesakan hasi eta Iruñean amaituko den 'Puzzlea osatu arte!' ekimenena antolatu du Sarek, bihar eta etzi. Hernanin egun osoko egitaraua prestatu dute biharko: ekitaldia, argazki jendetsua, bazkaria eta bazkaloste girotua. 

Kondena erregimen itxian betetzen ari diren presoen aldeko ekimena dela azaldu du Sarek, eta bihar hernaniarren txanda izango dela azpimarratu dute.

13:00etan puzzlea osatzeko ekitaldia egingo da Tilosetan, eta euria eginez gero, Atsegindegin. 12:00etan egingo dute argazki jendetsua Tilosetako eskaileretan eta jarraian, bazkaria. Bazkaloste girotua ere antolatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!