Hernaniarrek parte hartu dute azken aste bukaeran Madrilgo bi topaketetan. Torrelodonesen, Madrid Centro eta Chanberiko taldeekin topatu ziren. Goiz Eguzkitik hiru taldek parte hartu zuten topaketan. Hernaniarren partaidetza ona izan zen. Larunbatean urduritasuna lehen unean nagusi izan arren, partiduak aurrera egin ahala jokoa hobetu zuten hernaniarrek. Igandean Venturada hirian jokatutako topaketan, hamabi talde aritu ziren jolasean. Topaketa izugarri ona izan zen, giroa ezin hobea eta etxeko taldea izan zen irabazle, Madrid Centro taldearen aurretik. Pontevedra eta Hernani ziren aldearekin helduenak. Hartubol eta Newcom kirolak lehen urratsak ematen ari da eta oraingoz ez dira adinaren arabera antolatzen.