Xalapartako kantu bazkaria, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 16a, 00:00

Etzirako, Xalaparta elkartean antolatuta zegoen Kantu Bazkaria bertan behera geratu da, nahiko jenderik osatu ez dutelako antolatzaileek. Hortaz, «aurretik barkamena eskatu txartela eskuratu dutenei». Pertsonalki itzuliko zaie txartelaren kostua harremanetarako email honetara idatzita, elkarteaxalaparta@gmail.com. «Sentitzen dugu ekitaldia burutu ezin izana eta, zintzoki, barkatu sortutako eragozpenak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!