Ezbeharra izan zuen trailer kamioi batek, atzo eguerdian, Karabelgo gasolineraren ondoan. Dirudienez, autobus geltokian baztertuta zegoen kamioia, eta errepidera ateratzen hasi zenean gainezka egin zion kargak: askatu egin zitzaion remolkea, eta eskuinaldera erori zen. Ondorioz, trabatuta geratu zen kamioia. Remolkea autobus geltokian geratu zen, baina kamioiaren kabina errepidera ateratzen hasia zenez, errei bat oztopatzen zuen, gasolineratik Astigarraga aldera zihoana. Hori horrela, txandakako pasoa ematen hasi ziren udaltzainak, baina ez zen auto-ilararik sortu.